Gau ankerra
Aurraitz
Arrats baltz arek munduaren
azken-aldia zirudian,
oiñaztu ta juzturi,
aize indartsu ta euri.
Uste zatekean ormak be
ikara egin eukiela.
Soin otzetan gogoak bero,
gauaroa baizen artega
gengozan, berein gazte,
biotzak gogaiz bete,
jazokune itzelai begira
eriotzarako gertuta.
Barruko aro zikiñean
erio-anotsak zemaille.
Didar eta erosta,
iskilluen zarata,
giltz-ots eta zapladaz naste:
Erio zan gelarik-gela.
Dana itzel, ixil, its eta otz
egiazko mundutik landa.
Eun oldoz buruetan,
Erri ildua gomutan...
Asko izan ziran autatuak,
gau atan, odola ixurtzeko.
Erio ixiltsu gaberdian
biotzen taupadetan, anker.
Mundua ardura barik,
soraio eta ixilik.
Ta erru bako odola, goiztar,
Aberri-bide ezkutuetaz.
Odolez agertu zan goiza
baitegiko leio-ertzera.
Begiak egien itz,
biotzetan suak diz.
Gogai-indar barik jasangaitzak
gendukezan ordu latz areik.
Egunak its, gabak areau;
ostikopean duintasuna.
Naiz-ta guztia galdu
ezin naiteke mutu:
Nagien loa jagiarte
enaite ixildu, ezelan be.
|