|  
              
               
  
 
Zure begiak 
 
  
 
Julio Florez 
 
euskaratzailea: Beiztegi'tar Jon 
 
  
 
Begi igartezin, begi aundiok, 
 
Itsas-Ortzeak lez sakon ta aratzak, 
 
Andes'etako oian, bardin begiok: 
 
Geltsu, amesezko ta ilunez baltzak... 
 
  
 
Begion betazpi gogatsuetan 
 
Atsekabe isilen lorratza dager, 
 
Ondar gazian lez, lekaroetan 
 
Doan itsas-uinan erratza alaber. 
 
  
 
Betikoz maiteki adi naizue, 
 
Begi eder, betsein sotorroindunak, 
 
Bekoki azpitik dirudizue 
 
Osin ur aundiok eta bigunak. 
 
  
 
Adi ba maiteki, begi apainez 
 
Eguzki bi, buru edergarriak, 
 
Ta bere ezpan gordin gorrien gainez 
 
Dirudizuez lor-leiza larriak. 
 
  
 
Adi ba maiteki, begi islatsuok, 
 
Ta ni iltean, maite zauedaz ainbat! 
 
Nere uzkin zurian izuri zuok 
 
Negarmin malkoen uial ezti bat. 
 
  
 
              
              |