L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1967 I-II Itzartze (1967-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Basoko loreak

Etxebarria'tar Juan Anjel

Bilbao, 1967

 

A.O.

 

        Azken urteotan liburu mordoxka apain ederra argitara emon dausku euskaltzale sutsu onek. Txalo beroak zor dautsaguz dagian lanagaitik.

Basoko Loreak olerkiz beteriko liburua da, 38 poesi guztiz. Asko irakurten dabena dogu, batez be klasikuetan, eta onek aparteko jasa ta nasaitasuna emoten dautso bere idazkerari : barruz ta azalez oso apaiña dogu.

        Igaz atera eban beste bat, onen aizta lez zana, Maitale Galdua. Kritika egiterakoan ez eben darda gain erabilli, ezta askotan egin oi danez ixiltasuna leza baltzean sakondu ta kitu be. Atzo, ain zuzen, eskuratu yatan Karakas'ko Eman aldizkari txukunan onela diño Ibinagabeitia'tar Andima'k, euskal arloan maixu aundi dogunak: «Etxebarria'tar Juan Anjel idazle argi bat duzute, idazle gazteen artean langilleena baita punterengoena ere, bear bada. Santurtzear iaiotzez, euskera ikasi egin du, zain-zainetik ikasi ere, gure aberri-izkuntzaren ixkutu guztietaz jabetzeraino. Ezaugarritzat, orra irizgai dugun «Maitale Galdua» bertso liburu mamitsu ata txukuna. Ogeitazazpi maite-olerkiz osotuta datorkigu, arradaka maitasuna dariten olerkiak. Heine'renak bezela, laburrak, arenak baiño ortzargiagoak, ez ain goibelak: itz gutxitan, biotz maiteminduaren jarioa antuxin dizdiratsu batzuetan bezela jasotzen duten olerkitxoak».

        Beste ainbeste esan bear gaurko liburu onetzaz be. Ala geiago, idazle gazteak egin bear dauan lez, gero ta ikasiago, obetuago, jantziago doakigu-ta. Irakurri ondoren, olako ao-kera eztia izten dauskue bere bertsoak.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.