Asko dira bai
Muniategi'tar Sabin
Itz ezezkor, itz lizun, ustelez...
Bai, asko dira bai, usin garbiak
gizabide gardenak zikinduz,
bizi diranak... asko dira bai,
azpilan biurrizko bideratzez,
lozinkeri legunak arilduz
gorrotoz orbeltzen dituztenak.
Asko dira zitalkeri utsez
iñoren min, iñoren izerdiz,
iñoren odol, lepo-bizkarrez
ari diranak... asko dira bai,
iauregi altsu, eliz zuloetan
ardi larruz iantzi oi diranak,
gizona ioputzeko ekiñetan.
Ai! ez ote obe, esku garbi
ta, bata-bestezko beartasunez,
norberaren alegin garbia,
bidezko elkartze argietara,
gure on, ederrari eskeñi?
Ez ote obe esku baikorrez,
lagun urkoaren biotz pakea
eta norberena irabazi?
Gizabidezko egintza onez
begiak urkoarengana itzuliz,
egiari bere bidea irikiz...
alako gizargi maitekorrez,
gizonari gizonkiro lagunduz...
ai! ez ote obe, eskuz esku,
bekoki, goi illunak argituz,
Iaungoikoaren eskuetan bizi?
|