Udaberri
J. Azurmendi
Berriz ere primadera da.
Arboletan, parkeko umeetan,
kanpai epeletan, berri dator eguzkia ta berde,
neskatxen jantzi koloretsuetan,
pasian doazen agure xaharren alkandora xurietan
berriz ere primadera da.
Baiñan dorretik behera amilduta dago
nire ordua.
Antsiarik gabe, nekeak betea,
urrunikan ere ez.
Eta zertako berriz ere primadera berri bat?
|