Nora
J. Azurmendi
Zer egingo zuen orain
txalopatxoak
itsasoa ustu da-ta?
txalopa txalopatxoak.
Sikatu zaio saetsetako
dirdai lizuna.
Aspaldion egon zan txalopatxoa
beti egon, plaian erorita.
Txori zuriak
pasatzen ziranean
zerua kurbatu gabe
aidean.
Mendi gainetan
gelditu da eguna.
Ibarretan gelditu da
eguna, gizarte au, ibaiak,
bideak. Nora ote doan
eguna. Egun triste bat,
egun denak bezala,
edo neska itsu bat bezala
triste, egun argiz bete
oso tristea plaian erorita
eguzkitan sikatzen.
Plaian erori zan eguna,
gizarte au, neska itsu bat,
maitasuna, geroa,
eta nire zerua.
Itsaso dena sikatu zan
eta nik ez dakit,
txori zuriak
argia kurbatu gabe
doazenean,
zein esperantza daukan
oraindik gure txalopatxoak,
egunak, ibarrak
zure ta nire zeruan.
|