L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1968 I-II Bakardade (1968-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Bizitza behera

 

J. Azurmendi

 

Uberkak darama

bide jakin bat

uberka behera,

arriak behera,

zelaiak behera.

 

Zumarraren itzala behera

bide jakin bat eta

beharrezkoa.

 

Jainkoaren beatzetatik

askatzen doan

fatuaren ari.

Bideren batetik behera.

 

Ezin konpreniturik

begiratzen genuen

umeak ispiluan bezela.

 

Doa gure bizitza norabait

ain xinple ta errez

labaintzen xehe

urteak behera...

 

Axolagabeki

bihotzak behera.

Udazken udaberri behera

otsik egin gabe

edurra kristal ostean bezala.

 

Bide jakin bati

segitzen noiznai norabait

denpora behera.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.