|
Beti dago egun bat
B. Gandiaga
Beti dago egun bat
beti gaba ta illargi,
beti izarrak ta illuna,
beti eguzki... beti
bizitza nire biran
bira-biraka irauli
argiari illundura
ta illundurari argi.
Beti uste ez nebana
nire zorien zori.
Itxasoa... nork daki?
Gurari ta ilusiño-
zirimolatan noa
orain urbeera gero,
noizbait, geldi-zokora,
une-erdi baterako,
ta, aurrera ta gurari
ta ilusiñoz barriro?
ta uste ez nebana beti
nire zorien zori.
Nora noa, Jaungoiko?
Norantza naroazu
urgoibe erotan zear
kolpe ta estropezu?
Eta ia indarrik gabe
etsi eta gogaitu
narraio bizitzari.
Ia ai! uste ezin ori
paratu egidazu
nire zorien zori.
|
|