Irakaslea
Piku
Zure begiak erori ziran sakon ta urdin
nere biotzaren milla
leizetan, illun mozkorti.
Ezin ikusi zuk ez zendula nire bearrik,
nere biotzak bere bidea arkitu baizik.
Zu eta ni, irakasle, zu eta ni,
nere aurzaroko aingeru eder
ta sorgin itxusi.
Zu aingeru ta ni sorgin,
irakasle maitetsu ta pin.
Sugar sakona etorri ziñan nere erraiak garbitzen.
Aize ariña udaberrian osto zaarrak kentzen.
Zu aingeru ta ni sorgin,
irakasle maitetsu ta pin.
Zenbat aldiz bota ninduzun nere biotzaren bide
estutik: ta lutaro ta goibel, begiak jetxi, urrundu
ziñan bide zarretik.
Zu aingeru ta ni sorgin,
irakasle maitetsu ta pin.
Nere biotza laster joaten dan ibai dirudi,
mendiko latsak emate ez ba dio ur garbirik.
Zu lats garbia ta ni ibai sorgin,
irakasle maitetsu ta pin.
Nere biotz illunean ez da ordundik izarrik:
beste zeruak billa naietan, denak iges egiñik.
Zu izar argia ta ni izar sorgin,
irakasle maitetsu ta pin.
Zure argiaz intzatu, izar,
Aitor zarraren semeak, eurrez.
Goiko Jaunagan bizi gaitezen
Lege Zaarra gogoan gordez.
Zu aingeru ta ni sorgin,
irakasle maitetsu ta pin.
|