Gertaketa
X.
Uri andi bateko txaidian zearrez
nenbillan illunkera batean bakarrik,
neure asperraldia aldendu bearrez,
eta alai tokitxo bat billatu nairik.
Jun bearren bearraz aurkitu nintzean
txaide biur, zikin ta itzal illunean;
ez neban iñor ezaun, eta oartzera,
erreskan sar ta jarrai neban nik aurrera.
Iñori be galdetu barik, baiña atezu
atadian barrura ta zurguan gora
eldu nintzan, nai edo nai ezta kontixu,
gorpu illari «belan» egozan albora.
«Aitearen» eginda, ez nenkian nundik,
koloka nintzan andik, zurguan beerantza,
izu biziak jota, pozkorra nintzanik
aztuta, neure izate len zana, antza.
An artu neban ibil-oldez, orraitiño,
aurreko orna zurira joan ezpa-nintza,
gelditu barik bizkor, ao betez bitsa,
or nuribaitetik nintzan aringa oindiño.
|