Argitu buru-biotzak
Aurraitz
Illetaz estalita daukaguz basoak,
Erri zuzituaren bizkar odolduan.
Lerdoien goibel baltzak, ba-dauz biotzetan,
jazarpen ta urte illunen ezaugarri latzak.
Etsaien begikuneen edenak mindurik,
bular zaurituetan ler bearrik bake.
Joanak gogoan ta, barriro be eun neke:
Soraioz ezin iraun olako arorik.
Milla arrisku artean, geroari adi,
bildurrak ez dau indarrik, gogaien zidorrez.
Odolaren deiari jarrai bear, maitez
Erri-kalte daitenak alde bei gugandi.
Odol eta izerdizko bide estuak zear
zintzoen adoreak ba-dau itxaropena.
Laiñoek urraturik, elduko eguna:
Ordu larrien deian ez beite iñor makar.
Izkuntza zapuzturik, oitura arrotzak gain.
Jasan eziña izan au, ezpa-gara erkin.
Ezin daikegu, beti, buru-makar egin
Geroaren zemaia oska dogu orain.
Diru-zale ta etoi suntsi beitez, urrun,
odol-zurrunbilloak bestela iruntsiko.
Erru bako begirik ez dogu nai ezko:
Laiño dagoz arruak, ez osertza ain illun.
Kendu daigun gogotik lerdoien ittuna;
buru ta biotz argiz ekin arloari.
Joanak joan, beitu etorkizunari,
nabarmendu ez daiten betirako illuna.
|