Eriopetua
Aurreaitz
Ziega bazterrean egoan gaixoa,
larri arimea ta soiña errukarri.
Odolez ezkoturik soiñeko mengalak;
gizantza be galduta, biotza taupari.
Bere barru ixillean, zeatz amilduta,
gogamen sakonetan adimena garden.
Begikunea, tamal, orma ezkoai adi,
eriotza-bildurrik ez eban agertzen.
Nunditar zatekean, ez nor enekian.
Etzan, baiña, eraille, lapur gaizto bere ez:
Bere Aberri-alde ekin ebalako
erailteko eukien, esku-oiñak katez.
Naibagezko gau aren zador illunetan
iskillu-sorbatzetan ebillan erio,
opageiai biziak ebateko gertu:
Giza-bizitzak bape ez eban balio.
Itxaropen galduen zidor mingotsetaz,
odolez ase eziñik indarkeri itsuak.
Illeta-eresi ta suzko aro atan,
ezin eikean ezer, zintzoen besoak.
Gau-bizkarrean etzan oski-otsa baiño.
Didar batzu ito ziran iskillu-artean.
Salatzaille jausi zan, erru bako odola,
zuzentza eske, oiuz, goizalde urratuan.
Eta, egun txatal bat, odolez bustirik,
leioratu zanean, (aixe egoera itzel!)
Illerria zirudin, bizitzak ausita,
ormatzarrak izerdiz, dana ixil ta motel.
|