L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1968 I-II Bakardade (1968-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Uri barnez

 

Muniategi'tar Sabin

 

Uri barnez,

iñurriak bezela kaleak betean,

giza-taldeak aurrera doaz

arinka,

lasterka,

prisaka doaz,

askotan

bata-besteari,

ikusi-mikusi

ta, entzungor egiñik

gizabidezko

agurrari.

 

Aurrera...

bakoitza

bere lan,

zeregiñetara;

bakoitza

bere arazo,

bere iolas,

ibillietara...

 

Urduri,

geraka,

arin doaz

prisaka.. .

oñez,

berebillez,

bultziz,

tximistgurdiz

ta, beste olako

tramankulu,

lasterbidez...

 

Au munduaren gerakatasun

bizi-bear, ibilli estua!

au, gure geiago bearraren

nabarmenkeri egal, itsua!

 

Nork begiratzen,

luzatzen ote dio

bere biotz,

bere eskua...

menperaturik,

oinpeturik,

min,

oñazepean

ta lurrak ioa

arkitzen dan

lagun urko,

gizaseme zauritu,

eroriari?

 

O!, ez, ez...

ez degu

ez beta,

ez astirik

oñazepean,

zauripean,

barren-malko,

gogarte itunez...

ez ian,

ez lan,

eskua arrenka luzatuz

argi gosez,

ogi gosez,

nekepean dabiltzanai

laguntzeko.

 

Au, gizartearen biotzik-ez,

gogortasun gogo biurri!

 

Ez degu ez

ez beta,

ez gogorik;

ez degu

ez adore,

ez kemenik...

egunon goxo pozgarriz,

arratsaldean egokiz,

gabon zoli aidekorrez,

bidezkoa agurtzeko.

 

Ez degu ez,

ez beta

ez astirik,

gure egunetan gora,

bata-besteka

gizarteratuz,

bideak mintzo goxoz edertu,

ta, alaitasunak biozturik,

gizon bezela

bizitzeko.

 

Ez degu ez,

ez anka,

ez bururik,

biotzeko argirik!

 

Ta, bai, ortxe ibilliko da, bai,

ortxe nunbait, ortxe,

gure Iaungoikoa,

bein ta berriz gure billa,

amaika aldiz gurutzetua.

Ortxe dabil bai

guri deika,

itxasoz,

aizez,

biderik bide...

or,

gauzetan murgildua,

noiz itzar,

noiz bereganatuko

ote geran!

 

Ortxe

nekazari,

arotz,

argin,

itxasgizon,

izarlari,

txiro ta aberats artean

ere...

bai, ortxe dabil,

langille beartsu,

gizon izarditu,

gizon mindu,

oñazetu guztiakin...

ortxe,

bein ta berriz

guri deika,

noiz itzar,

noiz bereganatu,

noiz gizon izatera

bein ta betiko,

iritxiko ote geran!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.