L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1968 I-II Bakardade (1968-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Negu ondorengo esnatze

 

Muniategi'tar Sabin

 

Loaldi, negu ondorengo

biziratze pozgarri!

Ezetuz,

iantziz,

orriz-orri,

aize ariñez...

O, Udaberri!

Berotuz dator bai, lurra,

bere ekintza goitiar,

esnatze argiz!

Ai, ene biotz,

ene gogo,

ene gorputz aul, zauritu

biztu zaitez, biztu zu ere,

ametsa darion emealdi

arnasa betikorrez.

        Inguruetan

dana da bai, zirkin,

ikara berria...

dana, aizeak dakarren

bizi xurrumur,

orri-arteko zabalkunde

ikusgarria...

dana da bai,

lorez-lorezko erletasun,

itxaropena darion

goikada alai.

 

Pozkariozko egoz

egunsortuan mokoka, kantari...

egaka dabiltz, txoriak zerukari,

—aidean aide

deia biziari.

 

O, au zeruketa

eder, zoragarri!

Ainbeste urretxindor, enara, elai...

tximeleta arin-ariñak ere bai...

 

Ta, argia gozoro, zabal, noranai...

bizitzarekin iabetu da ederrez,

ego puntan ta, begi-biotzetan gora,

bere emaitzarik bizigarrienez.

 

O, au etorbide, itxaropen ausnartze,

au urduritasun zorakor, amets-aize!

 

Txoriak ere gora,

biotzak ere bai...

dana da egada,

berbizte alai!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.