Ekaitzak zear
Egieder
Ba-dituk etsaiak. Ta gu
otso artean lerrenka.
Giza-bizitza gaisoa,
noz izango ete az azke eure
bame muiñaren arora...
Gaisorik dago laguna.
Zer jabilko atximurka?
Len, aragia ain zan gordin,
baiña etsaia ondamuz ager
jako zirika ta gaizkin.
Arra ta osakaia aurrez,
burruka zital bat miñak
estututa, il edo bizi,
gibel zauria zornetzen asi
da. Nor izango ete nausi?
Naigabea zorroztu da.
Gorputzak ez leuke auts
biurtzerik nai; ta il egin
bearko ete jakituria
austuta itxirik ain arin?
Jakituri argiak jo
ditu gaiso-muga ertzak.
Almentsu doa ebaten.
Zauri ta zorne, berez, gitxitu
iltamuan egon arren.
Gorputz murritz ta argal zana,
indarbarritu naiean,
oraindik oean datza.
Itxaropen leiak biztu dautso
erdi illiko odol-bizitza.
Laño illunak joan ziran.
Arnasa barria dator.
Il nairik eukan ekaitza
bera deuseztu zan. Orain, alai,
dagoz gogo ta biotza.
Ekaitza nabari izan zan
urrin. Aizeak, dardaraz,
burruk estuan ebiltzan.
Itsurik orrat-onat itxas gain
zabaldian zorgin dantzan.
Ezkutuzko indar itzalak
nundik batu ete ziran
aideko gudaldi aretan...
Otz ta dardar sua eriola
laiño baltzen egapetan?
Izadia baltzagotuz...
A zan bildurraren miña
odeien suzko dardaraz!
Urak austuko ete dauz atxak
suaren dardar gorriagaz?
Atx eta zugatzak lurra
jo gabe. Ta biurrika
dabil etxe barruan goi
ta be, eriotza zabalduz. Ukul
barrenean il dira bi.
Upel baliza dirudi ortzak.
Arratsaldeko lau-bostak
baiño ez dira oraindik.
Ots, boooooor, iñork ez ditu ikusten
gudarosteak menditik.
Ordu baltzak darrai. Linbo
sakonenean sartuta
dagola dirudi lurrak.
Gaur astindu al zaitu, izadia,
il arteko zoritxarrak?
Itxoin. Ori ez da egi.
Aize barriak jo ditu
ortzaldeko muga-goiak.
Laidoak izpitzen doaz. Geldi.
Urdiña dakarsku iparrak.
Ekaitza baretu nunbait.
Amas barria dau lurrak.
Orlegizko jantziz dira,
eder, mendi ta zelaiak. Bizi.
Au da ekaitz ondorea.
* * *
Adimen ta biotza,
argi, ta maitasun kabi,
elkarren lagun leñargi
zarenak, zenbat etsaik illundu
nai izan ete eben bidargi?
Argia laiñoen berun
astunak ostendukeran,
gaiso il-zorgin datza.
Gorroto biziz bor-bor diardu
ta dardarka mendi ertza.
Oillo azterkariak
edena darabille erpe
puntetan. Auzo soloan,
beti, ar goxoagoak dabiltz
asarrerako bidean.
Egazti demoniñoak!
Atzo bertan jarritako
porru landara ankaz gora.
Oi! zelako lorrak ekarriko
ete ditu, gaur, etxera...
Jospiñe eldu zan solora.
Banekian zer jazoko
zan. Krispiñe, ikusten dozu
bear modu au? Ainbeste burla
ezin naiketzu laketu.
Ai, Jospiñe! zuen asto
zarrak lengo illuntzaldean
arto landara ederra,
satllik-sail, dana ondatu euskun.
Pistitzar trakets alena!
Leoi amorratuen
samak baiño zitalgo
egin ziran andre aren
biotzak. Odoletan begiak.
Orroi bat biotz barrenen.
Gorrotoa! Batak baste
elkar zuzituko leuke.
Erraletan sortu leiken
edena, ezpata biurturik,
elkarreri jaurti eutsen.
Leza baltzena irudian
biotz gorrotatu aren
barrenak. Ezin zeitekean
ain kezkati bizi. Gizonak ez
dauka indarrik bakarrean.
Barruak dei bake billa.
Ta izar goitik agertu zan
egiaren argi txinta.
Zorionekoa! Arin iges bei
errai gatxak, lorra itxita.
Egun senti barriak ez
dausku irutxurrik egin nai.
Egi, zuzentza, maitasun
sartu dira buru-biotzetan.
Bakez gaitezen zorundun.
|