Izar pozgarria
Satarka
Guadalupe'ko Ama Birjiña maitea'ri
Oleartso'ko
Mendigañera,
Uxo polit baten antzera,
Jatxi ziñan (Ama onena!)
Goi-zerutik gure lurrera.
Maitasun onaz
Gu gaizkatzera,
Ta beti guri laguntzera,
Igogaitezen
Mundu mar, ustel
Ontatik zeru ederrera.
* * *
Guadalupe'ko Amatxo, maite,
Nere illundiko argitzallea
Zuretzat dakart saski bat lore,
Usai gozodun onaz betea.
Bañan... Zuretzat daukat nerekin
Beste lore bat xamurragua...
Nere biotza... maitasunakin
Aspaldi ontan lilluratua.
Nere biotza, lur maitasunaz
Orain arkitzen da etsitua...
Ta bat-batean oroi da Zutzaz,
Barkatu, Ama errukitsua!...
Len-bailen artu zazu Zuretzat,
Bestela laister negu miñean
Oi! ez da izango ez iñorentzat...
Izoztuko da elur otzean!...
* * *
Len, aspaldian gure erri
Ondarribia'n,
Gudateko egun larri
Ta illun aietan...
Alde guzitik etsaiez
Inguratua...
Erri zar dana pusketan
Erdibitua.. .
Illak eta zaurituak
Gainka kaletan...
Gose t'egarri aundia,
Dana ganetan...
Lo gutxi, ezin bizia,
Dardarka... ikara...
Ta beldurra zegonean...
Orduan, Ama,
Goi zeruetako Ama,
Maitetsu, ona,
Gure erri eder, zarreko
Agintariak,
Zugan jarri zituzten, bai,
Biotz-begiak.
Ta zeruko indar-laguntza
Lortu bearrez...
Apal belaunbikatuta,
Biotz-biotzez
Otoitz-egiñaz, eskatu
Zizuten maitez:
«Guadalupe'ko Ama
On, maitetsua
Zeruetako izar eder,
Argi izpitsua.
Arren, begira ta ikusi
Gu nola gauden...
Gutzaz erruki!... Gaizkatu
Gaitzazu... (arren!...)
Erbesteko etsai zital,
Gaiztoetatik...
Ta len-bai-len ez ba'degu
Zure laguntzik...
Galduak gera betiko...
Ta iltzen ba'gera...
Zurea ta gurea dan
Erri maitea,
Loi ta zikinkerietan
Ondatuko da.
Ama: arren...! orain da beti
Lagundu guri.
ITZA, ITZ, ematen dizugu
Gartsu ta bizi...
Ez gerala ez, bein-ere
Zutzaz aztuko.
Zuk nai... ta gu izango gera
Zorioneko!».
* * *
IRAILLA-KO ZORTZIA, goiz
Arin garbia...
Alai ta poz-pozik gure
Ondarribia!...
Jaizkibel'ko mendian... Oi!
Piztu da argia...
Argi eder dizditsua...
Argi berria...
Guadalupe'ko Ama
Errukarria!...
Orra... egin du... egin du,
Alatz aundia!
Beldurtu ziran!... Non zuen
Arrokeriak?...
Laister igesi... gudari
Iguingarriak!...
Ango mar-mar ta karraxi
Beldurgarriak!...
Batzuek bertan il ziran...
Geienak ito,
Bidasoa'ko uretan.
Urrun, betiko...
Urrun jun ziran, erritik,
Ez nai orduko,
Erdibizirik gelditu
Ziran aleak...
Zakur, gaizto, basapizti
Eta beleak!!!
Urâ zan urâ, alaitasun
Eta PAKEA...
PAKEAN gure Ondarribi,
Erri maitea!...
Urâ bai-zala EGUNA...
EGUN-EZTIA...
GORA, IRAILLA-KO ZORTZIA,
ZORAGARRIA!!!
* * *
Biotz-biotzez, gu danon
Eskarrak zuri,
Guadalupe'ko Ama
Eztitsu ori!...
Ikusi dezu, geroztik,
Zugan ez dala
Auldu gure maitasuna.
(Ain zera ona!...)
Gaur, geiago nai zaitugu,
Gogoz maitatu!...
Agur, Ama on, zeruko
Izar-argitsu...
Orain bezela, betiro,
Guri lagundu!!
* * *
Arrantzale ta baserritarren
Ama pozgarri
Zu zera.
Ayek bezela Zu ere zera
Biguna, apala,
Ta ona;
Berdin gabeko Jaungoikoa'ren
Amatxo maite,
Laztana!...
Beren lanetan neke ta izerdi,
Gau ta egunez,
Naigabez...
Negu beltzean... oi! geienetan
Gora begira
Beldurrez...
Laguntz-ona nai nunbaitik, bañan...
Anai laguntzik
Iñon ez.
Bañan... begiak erne, begira
Jaizkibel'eko
Mendira,
Eta an ikusi izar eder bat
Egiten dula
Mugira.
Orra or, zuen Guadalupe'ko
Amatxo kutun,
Maitea...
Zuei begira irrika dago,
Alaitasunez
Betea.
Ez beldur izan, poztu zaitezte,
Amatxo dago
Zuekin.
Ekaitz gogorra urrunduko du
Bere itz-eztitsu
Batekin.
* * *
Agur, Ama, agur,
Arren, barkatu gure obenak.
Gaurtik aurrera
Izan nai dugu
Zuretzat, seme apal, onenak.
Ama: Orain da
Beti lagundu, lagundu guri,
Munduko ekaitz
Ta okerretan
Ez gaitezen ez, iñoiz erori.
Eriotzako
Orduko larri ta beldurgarrian...
Nai zaitugu ikus,
Irriparrez ta
Maiteki, gure aldamenian.
Ta gero... arren!
Bein da betiko igo gaitezen
Zerura, garbi
Obenik gabe,
Uso zuria bezela zuzen,
Zure Seme on
Jaungoikoakin
Eta Zurekin bizi gaitezen
Maitetasunez,
Beti pozikan...
Orrela gerta dedilla... Alaxen!!!
|