L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1968 I-II Bakardade (1968-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Gernikatxu

 

Aldana

 

Gora ta bera dabil suge baltz, baldarra,

esan legike dala inpernuko garra,

        badauko indarra

        ta ezta ain txarra

zapalduko ba dau be astotxu kaskarra.

Or dabil txistulari Gernikatxu zarra.

 

Gernika'tik gorantza amaika alditan

joan izan gara gu astegun-jaietan,

        oba zan sarritan

        geratu etxietan

geldituten zalako leku guztietan.

Arek bai arin egin aldatz berietan.

 

Gernika albo errian ez dago obarik

eta bertan jun biar neke-min beterik.

        Ez euki bildurrik

        ezta be prisarik

elduteko Bilbo'ra ordua pasaurik.

Poztu zaitez, laguna, ba'zoaz osorik.

 

Onek lenau ziran ta orain dau barria,

onek bai egiten dau eriñau bidia.

        Zur euki begia

        baita belarria

gura ba'dozu ikusi nai dozun erria

ez pentsa gero danik lenauko trastia.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.