|  
              
               
  
 
O, emakume 
 
  
 
Aldana 
 
  
 
Mundu onetan gauza bat dago 
 
danok lortu daikeguna 
 
ta aren atzetik ibilli oi da 
 
beti gizon zentzuduna. 
 
Danok dakigu ta esaten noia 
 
gauza guztiz ezaguna 
 
zorionaren egarri miñak 
 
betetzen dausku eguna. 
 
  
 
Ai, zoriona, ze berba bigun, 
 
epel ta zoragarria; 
 
ai, zoriona, sarritan ain gatx 
 
lortzen dan urre gorria! 
 
Zorionaren atzetik dabil 
 
gizon errukigarria, 
 
gau ta egunez ase eziñik 
 
berea dan egarria. 
 
  
 
Zorionaren billa nenbillen 
 
itsu gau eta egunez 
 
ta alako baten ara nun yatan 
 
agertzen irudimenez 
 
txori kantari, alai, baketsu 
 
nireganatzen kemenez, 
 
bere biotza eskiñi guraz 
 
itz goxo eta bigunez: 
 
  
 
«Gizon bildurti, errugabea, 
 
maitasunaren eskale, 
 
zure biotza ni barik ezin 
 
izan leiteke maitale. 
 
Zorionaren iturri ni naz, 
 
maitasunaren emale 
 
gau illunean argi bizia, 
 
lo zorroaren itzarle». 
 
  
 
Nere eskuan artu nai neban 
 
txoria itsu-mustuan, 
 
baiña arinka iges egin zan 
 
gerizpearen moduan. 
 
«Nor zara, txori, esan eidazu, 
 
nor ete zara munduan, 
 
orrenbesteko sua zabalduz 
 
beti zeure inguruan?» 
 
  
 
Goi argi indarrak urratuta lez 
 
nabaitu neban biziro 
 
emakume bat lorez jantzirik 
 
ene aurrez maitekiro, 
 
begi baltz, lirain, zoragarriak 
 
begiratzen samurkiro, 
 
irripar bigun, maitasun antzo, 
 
edertasunez argiro. 
 
  
 
Gizonarentzat emakumea 
 
bizitzarako laguna, 
 
berari falta yakon erdia 
 
osotzen dauan kutuna. 
 
O, emakume agurgarria, 
 
lirain, bigun ta leguna, 
 
Jainkoak zugan ezarri bai dau 
 
benetako maitasuna. 
 
  
 
              
              |