L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1968 I-II Bakardade (1968-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Zu bezela...

 

Leon Felipe

euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin

 

Olaxe da ene bizitza,

arria,

zu bezela. Zu bezela

arri txikia:

zu bezela,

arri ariña;

zu bezela,

kaltzada

ta bidetxigorretan

bira-biraka dabillen

arri koskorra;

zu bezela,

burdibideetako ualdarri apala;

ekaitzezko egunetan

lur lokatzetan

sartu

ta, gero,

apatxpe

ta gurpilpetan,

dizdiratzen zerana;

zu bezela, azoka baterako

oñarri izateko ere

balio izan eztezuna,

ez auzitegi baterako arri,

ez iauregi baterako arri,

ez eliza baterako arri...

zu bezela, arri ibilkari...

zu bezela,

bearbada abail batentzako

bakar-bakarrik egiña...

arri txiki

ta,

ariña...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.