L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1968 I-II Bakardade (1968-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Bost poema

 

Nicolas de Hierro

euskaratzailea: Muniategi'tar Sabin

 

Miñez

 

Miñez, esku-loturik ta baita etenda,

askotan igarotzen du batek bizia.

Oñazeak koskatzen gaitun unea da,

nazlikak min damaigunean, ta odeiak

aztun diranean; ta... Ba'dakizute.

Zein da ituna zer dan ez dakina?

 

 

Ogia

 

Ogia esanaz batera, beriala aoan,

oñaze zar bat nabaitu nuan. Esan nuan

maitasun, ta eztakit zenbat aldi iraun zuan

itz orrek zearka nere buruan;

gero esan nuan minkaztasun ta, begietara

saguzar talde odeitza bat ietxi zitzaidan...

Eztakit zer aldi izan zan. Bakarrik det gogoan

beatz-koskoak odoletan neukazala.

 

 

Ixil unea

 

Gaur oso nekaturik arkitzen naiz;

gaur ene itzak ez du luzapiderik.

Baño nai ba'dezu etorri zaitez,

emen dezu toki bat,

batzutan neure egia arkitzen detan

mai onen aldamenean.

 

Orain ez egidazu galdetu

itxaropen apur bat

nola ain garesti atera litekean.

 

 

Izpide unea

 

Eztakit zergatik aitatzen zaitudan ixillean,

eztakit ez zergatik zaitudan izentatzen

ainbeste ixiltasun ixillean; eztakit zergatik

nere ezpanok ogia esaten dutenean,

itzean arkitzen zeran, ta samiñezko eztenkadak

ots dagitenean neure sentzunean,

neurean zauden, neure odolean bezelaxe;

eztakit zergatik olako gau batean,

gaurkoan bezela, gizadiaren biurkeria

eztarriraño igotzen zaidanean

eztakit nola zauden; eztakit...

                        Bai ba'dakit zergatik

bizitzara ateratzen naizenean ta, ikusi,

gizona berak egin dun bezelaxe, billutsik,

antxe zaude, gauza guztietan min arturik,

Gizon, sentzundun ta, izan ziñan bezelaxe, Kristo.

 

 

Otoitz unea

 

Berunezko ainbeste odei,

illunak estalduriko ainbeste zeru,

eroriz ari dan ainbeste euri...

Iauna! zenbatzu ituntasun barnetzen diran

arratsalde ontan ene ariman.

Batzuetan otoitzerako alkartzen diran

(ori oso gutxitan)

esku auek besterik ez ditut

ta, uts-utsik dauzkat.

 

Zergatik ez dezu ematen muxutzeko

ao garbiago bat; maitasunerako

biotz aundiago bat; ta laguntzarako

maitasun-txindi batzuk?... Ain billuts

ta, Eguzki bearrez arkitzen da Lurra.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.