Kantuz eta itxaropenez
Markue
LI
baketasun osoan
joango ziñake
zu
poztasunezko mendi santura
(zeure eskuetan balegoke askatasuna)
eta ango lora zurien zelaia
ta amodioaren lotaldi bizia
artuko zendukeo zeuretzat betiko
(zeure eskuetan balegoke askatasuna)
LII
beti joatekotan eta joatekotan
eta e'tzan sekulan be eldu
joateko egun ori
(arri zuri baten moduan
gelditu ziñan
azkenean
ni joan e'nintzalako)
eta
gorputzaren
bizitzako
arnasea
amatau
jatzunean
bakoitza
bere
bidietatik
aldendu
zeñien biok: arimea
eta
gorputza
egunen
batean
barriro
elkartzeko
uste
osoan
LIII
kantu
barri
eta
eder bat
ekarri dau
ortuko
lora
zarrak
noztik ikasi ete dau
udabarriko kantak
ekarri
eta
kantetan
gure ortuko larrosa gorri mutuak?
idldu egin dira
inguruetako
labatxorri
ta
txoriek
larrosa
gorriaren
kantu
barriek
entzuteko;
gure etxeko umerik txikiena be
erantzuten asi jako
eta zer ederto
aditu
diran
biak
euren
erdi-kantu
erdi-aize
barbeta
zoli-zolian
LIV
kanposantuko
alxifre
zarraren
ondoko
illobi apalean
dago lurra-emonda
bakean eta penaz
il zan aitaita ona
gerratean
il jakon
illoba
gaztearen
aldemenean,
ainbeste maite izan ziran sitaita-illobak
alkarren ondoan azkenean be biak
betiko bizitzako atsedena
eta artezezko legearen epata
lortu eben
arek biek
betiko
emengo askok sinistu ez arren ori.
LV
illaran ez
baiña
areitz eta pagoz
ondo beteta
mendia
otsuen orruak
eta
aizkolarien
azkorakadak
(ango
soiñuak)
erreka
txikiaren
zarata
zoliekaz
txorien
txorrotxio alaiekin
batera.
LVI
naikoa da gaurkorako, ez jarraitu geiago
zuk,
ixildu zaite;
baketasuna
bear
dot gaur, egotaro pixka bat;
mendietako
bideruntza
joko
dogu
gero
egunabarrean
eta
orduan
ikusiko
dogu
egun
barriagandik
eskuratuko
dogun
arpegi
barria (larrosak ala
arantzak, zelan ixartuko jakun eztakigu.
izar argitsu
batekin egin dagigun orain
amesetan)
LVII
zentzunezko arrazoi barik
zergaitik larritzen zara orrenbestean?
zu bakarrik e'tzara gero,
zureak eta bi ikusi daben asko
dago
zure inguruan
konturatu ez arren zu.
noz ikasiko dozu sinisten
sari bat daukagula
itxaroten
mundu onetako ibillaldi oneri
azkena
emoten
dautsagun
egunean?
LVIII
zin egin eben danak: «bai
joanak joan
eta
bierra
egingo
dogu
emendik
aurrera»;
baiña laster jausi ziran barriro be
bidean estropezauta
giltzape illunera,
buruak baiño
esku ariñak
bierra
egin
ebelako
griñaen morroitxu
ez ebazan barriro zabaldu egoek
betirako zaurituta egozalakoan
oso gitxik, gitxik barriz
lortu eben
igotea
askatasun
osoagaz
jabetzeko.
LIX
argitasuna emon eutsoen
baso landa eta lur-landuei
eguzkiak
bere kolore barriekin
ustelen aje-oituretan galduta eta biergin zintzuen
izerdi
ta
odolagaz
azkatuta
(urriñetako
ke
baltz
bolarak)
ederzeleari be
irribarrea
eta egarria
ekarri eutsoen
lurraldeetako
edertasunagaz
maiteminduta
biziteko,
(mendi ta zelaien ezkutu bat eta besterik ezer be ez
gizonen gorputzetik ganerako egunak eta gabak).
LX
ixillean kantetan eban
berba barik,
soiñu barik;
alakoxea zan a kantu ixilla,
alakoxea
itxaso-ertxeko
arriganeetan
jesarrita
zoli ta zur
entzuten
ebana.
|