III'garren «Agirre-saria»
Ura oroiterazi, aren euskaltzaletasuna gureganatu ta euskera iraunerazi ta bizkortzeko asmoz, Agirre ta Lekube'tar Joseba Andoni deritzan saria, irugarrenez antolatzea erabaki dute «Euskal-Kulturaren alde»-koek. Sari ori nor-geiagokoa izango da, ta ona emen sariketa orri buruz zeetasunak:
1) III'garren «Agirre-Saria», iru urte buru emana izango da. Beraz 1967'garreneko Epaillaren 23'garrenean asi ta 1970'garreneko Epaillaren 22'garren arte, euskeraz argitaratuko dan idazti oberenak irabaziko du sari ori.
2) Idaztiaren gaia idazleak bere gain du.
3) Saria bat bakarra, ta milla dolarekoa izango da.
4) «Euskal-Kulturaren Alde»ren gain garatzen da epaia ematea. Epaille bakoitzak autarki ixillez emango du bere erabakia Erdia baño bat geiago lortu dezan idaztiak saria irabaziko du.
5) «Euskal-Kulturaren Alde»'k berak emandako erabakia erabat onartzekoa izango da ala bearrez, ta eztu izango iñork epai orren surka gora yoterik.
6) Sari ori ezin zatibanatu diteke.
7) Orrenbesteko saria irabazteko lain izan liteken idaztirik ezpalego iñori ezin eman lizaioke.
8) Epaia eskualdeka emana izan liteken susmoa erabat kentzeko, sari ori ezin yaso lezake «Euskal-Kulturaren Alde»'ko dan iñork. Edo ta baldin sari au norentzat izan liteken erabaki bitartean, «Euskal-Kulturaren Alde»'ko norbaitek idaztiren bat argitara baleza, dalako ori ezin izan liteke epaille.
(9) Epaia garaiz emana izan dedin, idazle bakoitzak bere idaztiaren bi ale igorriko balizkigu, txera onez artuko genituzke. Idazti bat zuzenbide ontara: 10, Bd. d'Alsace-Lorraine - 64 Bayonne, Laburdi, eta bestea, 48 rue Singer, Paris XVI, «Euskal-Kulturaren Alde»'ren izenean.
|