L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1968 I-II Bakardade (1968-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Lore-jokuak Larrea'n

 

        Aurten, bagillaren 23'an, Larra'ko karmeldarren Lekaretxean, Karmen'go Amaren Iduria eleiz-oituraz koroiatzea dalata, Lore-Jokuak ospatuko dira il orren l6'an. Emen berton, Larrea'n, bederatzi urte luzez jarraian jaitu izan dogun Olerti-Eguna be orduantxe egingo dogu. Beraz, ba-dakizue Olerki-zale guztiok, aurtengo Olerti-sari ta Eguna Koroatze orren aurreko domekaz izango dira. Gogoan izan.

        Ona emen Lore-Joku orreitarako gaiak, sariak eta baldintzak:

 

I. ITZ NEURTUZ

 

Erderaz:

        I) Berezko Lorea, Larra'ko komentu ta bertoko Andra Maria Koroatzeari, olerkariak naien dauan neurriz, egiñiko lanik ederrenari. Saria: 8.000 pezeta.

        2) Koroi-Larrosa, gizaldi ontan Larra'ko komentuan azi ta berton Karmen'go Amaren oiñetan profesa egin izan daben 2.800 karmeldar gazteri buruz, nai dan neurritan, idatziriko olerkirik bikaiñeari. Saria: 6.000 pezeta.

 

Euskeraz:

        1) Berezko Lorea, Larrea'ko komentua ta Karmen'go Amaren Koroatzea gai dauala egiñiko neurtitzik biribillenari. Saria: 8.000 pezeta.

        Au ta aurreko sari biak Karmeldar Ordeneak eta Bizkai'ko Aldundiak babestuta dagoz.

        2) Koroi-Larrosa, erderaz lakoxe gaietzaz, bertsolarien tankeran osoturiko lanik ederrenari. Sari bi. Lenengoa: 4.000 pezeta. Bigarrena: 2.000 pezeta.

        Sari bikoitz au «Euskerazaleak» eta «Karmel»'ek babespetutakoa dozu.

 

II. ITZ LAUZ

 

        1) Larrea, Bizkai'ko kondairan. (Erderaz). Bizkai'ko Aldunaren saria: 5.000 pezeta.

        2) Zornotza'ko baillera. Amorebieta-Etxano'ko Udaletxearen saria: 5.000 pezeta. (Erderaz).

        3) Karmeldarrak euskal literaturan. (Euskeraz ta erderaz). Bizkai'ko Aurrizki Kutxaren saria: 10.000 pezeta. Bost milla lan bakoitzarentzat.

        4) Larra'ko Lekaidetxeak ixuri dauan zeru arnasa. (Euskeraz ta erderaz). Bilbao'ko Udal-Aurrezki Kutxaren saria: 10.000 pezeta. Bost milla lan bakoitzari.

 

Baldintzak:

 

        1) Jatorrak beitez lanak, eta argitaratu bageak, erderazko gaiak erderaz ta euskerazkoak euskeraz idatzita. Makiñaz, tarte bika; ta, epaia garaiz emona izan daiten, idazle bakoixak bere lanaren ale bi bialduko ditu.

        2) Lan bakotxari itz berezi batzuk jarri ondoren, estalki txiki baten barruan, egillearen izen-abizenak eta zuzenbidea daukazan txarteltxo bat sartu; estalki ori itxi, ta lanarekin batean, estalki andiago baten barruan bialdu.

        3) Lanak, Batzordeko Idazkariari bialduko yakoz; au da: Aita Onaindia. Amorebieta-Larrea. Bizkaia.

        4) Lanak bialtzeko epea, aurtengo maiatzaren 31'an, arratsaldeko zortziretan amaituko da.

        5) Maikoak emondako erabagia naitaez ontzat artzekoa izango da, ta saria lortu dabenai idazkiz, egunerokoz naiz irratiz iragarriko yake.

        6) Maikoen eskuetan dago saria iragartea, gai bat sari barik itxi, sariak erdibitu naiz bigarren sari lez beste gai bati ezartea.

        7) Saritu bako lanak egillearen eskuan geratzen dira; sarituak, barriz, Batzordearen eskuetan, beronek argitara emon dagizan osorik naiz zatika.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.