Prometeo mixerablea
(heroiko ez zana)
Joxe Azurmendi
Gizona mixerable da
gizon izaten asteko
eskubideen deklarazio bat behar badu.
Gizona ben benetan mixerable da,
Jainkoaren errebelazinoak
egia izateko Eliza bat behar badu
zaintzaille.
Zer haiz ba! Ez zekiagu
begiz begi batak bestea
begiratzen-eta.
Naturalezaren hiltzen doan
kreatura,
gizona.
Hi esaten diat.
Ze ni ez nauk konzeptu bat,
ez nauk gizon.
Ez zidakean definizio batek
esistentzia eman.
Neu bakarrik nauk,
saets guztietatik ebakirik.
|