L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1968 III-IV Uhaina (1968-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Gudariak

 

Joxe Azurmendi

 

Edozein goiz batetan

erori ziran ildakoak.

Ordurarte gizon ziranak,

arrezkeroz heroe.

Ezer ez gero.

Oroitarri batean

kolekzionatu genituenak.

Gure konzientzia lasaitzeko

heroe ta gure salbatzaille

deklaratu zituztenak.

Bainan ez eriotza altxatu.

 

Edozein goiz batetan

erori ziran ilda

begi desarmatuak.

Betiko joan diranak.

 

Agoniaren ixiltasuna zan

goiz guztia.

Ta gero —gizon bat bezalaxe il dira,

eriotz ondogabe nekatu batean,

gure konzientziak behera.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.