Apokalipsiko zaldi errenak
(Prometeo hillezkorra)
Joxe Azurmendi
Ondamendira ei doa mundu hau
zoroa dalako.
Antxinako tradizinoa du
horren zor ta bildurti ta zentzungabe
izatea. Agian beste milla edo
milla bi urte pasako dira ba lasai
zubipetik onda dedin arte.
Mundu honek ez du ondamendirik merezi.
Zaldi errenak datoz apokalipsian.
Edo agian bidea erratu dute.
Nahi ez zituzten umeekin erditu dira
ama guztiak munduan.
Poliziak ez du metafisikarik ixturiatu.
Bazkariko indibabak gatzik gabe zeuden.
Gauza handirik ez, okerreria vulgar bat.
Tabuz armaturik datoz begietaraino
zaldiak.
Enamoratuta dago,
ta arrats batean dana ondatu zuen,
herriko atari guztiek dakite nola.
Mixeria utsa, besterik ez.
Gizona ez da gaiztoa.
(Agian ezta ona ere).
Total, azkenean
gurutze batean hil zan Jesukrixt,
egiaren egarri zan-eta
pozoia edan zuen Sokrate-k,
urdai txar bat janda
joan omen da Buda Nirvana-ra.
Mixeria utsa. Ogei ejenplo
multiplikatu beharko nituzke.
Zaldi tixikoak
datoz munduaren apokalipsian.
|