L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1968 III-IV Uhaina (1968-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Ez dogu nai

 

Aurraitz

 

Ez!

Ez dogu nai olako abaderik!

Gu geu, kristiñau gara;

eta,

ez dogu gura,

sinistea lokatu dagikean barrikeririk.

 

   Itxi egiozue,

arako atsotxu nekatuari,

Ama atsekabetuari adi egoten.

Eta ari,

beste agure zintzoari bere bai,

Andoni deunari argiak eskintzen.

Eta neskatilla garbiari,

zeruko Amari, oiñetan, lorak ipinten.

Eta arako mutil kirolzale ta pozezkoari be bai,

bere gogoko deunaren bitartez,

Jainkoa'gana zuzentzen.

Eta neska-mutiko aratzai,

errubakotasunean irauten...

 

   Kristo gura dogu, bai! danen ganetik

benetako Kristo!

Baiña ez, gero, ezezaguna bai'litzan,

baztertxuan zokondoraturik...

 

   Jainkoa maite izaten jarraitu gura dau gure erriak.

Baiña... benetako Jainkoa!

Ez,

zuetariko batzuk azaldu gura dauskuzuen erakoa.

 

   Zapartada andia egin dozue,

edo,

egin gura dozue,

(bazter batetik besteraiñokoa)

belaunik-belaun, lotsaz,

jabon izan doguzan kerak,

baztertu guraz.

Eta,

arrituta itxi dozuez,

ardura bagekoenak be.

Beste asko,

zetara jokatu ez dakiela.

Eta zintzoaik,

erruki zaitue.

 

   Ez, ba!

Ez dogu nai,

elizgizon-antzik bako abaderik!

Gure asaben siñistea lokatu dagikean

abade mundu-zalerik.

 

   Ez ekiguzan gogoko, areik,

arri leuna aintzakotzat ez eben,

eta andiki ta aberatsakaz bakarrik lagun zirean

abade bekoki-illun ta diru-zaleak be:

bazter batetik bestera ba-da

egokitasunaren aukerea!

 

   Siñismenez eta abadetasunez orniduta gogoa,

ta lotsaz estalita soiña,

arrokeri barik, apal,

gura zaitugue gure artean,

kale, edaritegi ta,

ba-da ezpa-dako lekuak,

edozein ordutan, gogoko dituan,

edozeiñelako mutil nabarmen barik.

 

   Ez!

Ez dogu nai olako abaderik!

Euskeldun gara,

ta fededun.

Eta, ez,

siñiste bageko arrotz illun.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.