L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1968 III-IV Uhaina (1968-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Illunaren muga

 

J. Josu Argiñarena

 

Ezin mingarria zitzaidan

ene atsa biltzea

illunaren aurrean

aske utzi nuanean.

 

Oztoporik etzuen ustean

arkaitza zirudien orma

zuen aurki,

urrun zegoen

illunean.

Aurreratze naia

eziñean,

zituen indarrak

utsean,

jauziak ziraden

orma illunaren aurrean.

 

Jainko bidean zai zegoen

illuna.

 

Ba zekian atsak

gizonarendik urruna

zegoela Jainkoa,

baiña...

uste etzuena zan

artean zuela

illuna.

 

Otsarik sentitzen ez,

ta...

illunaren izateak

bildurtzen atsa.

Ixilla,

ezerez,

illuna...

Jainkoa urruna.

 

Jainkoa itza,

illuna ezereza ta...

elkar dute muña.

 

Izatez denak

ta...

berez eztenak

joan dute muga.

 

Muga...

Arria ezta,

muga, ikusi ez

ta sentitzen dan muga...

illuna da.

 

Nork pasako

illuna?

 

Iñork ez! Ez iñork!

Illunaren muga uztea

Jainkoa zer dan jakitea

litzake.

 

Poztu adi, gizona,

poztu ire atsarekin

Bildurgarrien Bildurgarriena

ezpaitiagu ezagutuko!

 

Jainkoa

ezta illuna!

ta nunnai

illuna dala

diogu.

 

Gizona,

Jainkoa,

tartean illuna.

 

Gizona,

illuna,

Jainkoa...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.