|  
              
               
  
 
Nere aitari zorionak 
 
  
 
Aldana 
 
  
 
Danok dakigu zer dan mundua 
 
oñaze ta atsegiña, 
 
billosik jayo, billosik bizi 
 
ta eriotza bardiña, 
 
lanaren trukez geure ogia 
 
irabazten alegiña, 
 
alegin ortan sarri askotan 
 
alkar ikusi eziña. 
 
  
 
Gorroto onek bere sustraiak 
 
sendian ditu nik uste, 
 
guraso onak dauzan etxean 
 
ezta asarrerik ez naste. 
 
Anai artean ikusi eziña, 
 
dirua dala bitarte 
 
amaika aldiz ikus dot, 
 
baña ortik bizi naz aparte. 
 
  
 
Emen daukagu gure aurrean 
 
gure aitatxu laztana 
 
bere bizitzan beti izan dau 
 
sobra ta gañezka lana. 
 
Amaika izerdi, amaika neke 
 
iruntsi izan dozuna, 
 
lagun zintzotzat ama zeunkala 
 
zeru goietan dagona. 
 
  
 
Nere burura iduritxu bat 
 
yatorkit une onetan: 
 
lorategiak zelan direan 
 
ederrak toki danetan. 
 
Anai arteko bakea ikusiz 
 
euren artu-emonetan 
 
gurasoai eskerrak diñot 
 
maite dirala benetan.
 
  
 
Irurogeita amaseigarren 
 
urtea dozu betetzen, 
 
zeure biziko poz aundienak 
 
orain zagoz zu gozatzen, 
 
zeure bizitza oso-osoan 
 
maitetasuna zabaltzen, 
 
orrexegaitik zorion au gaur 
 
Jainkoak dautsu eskeintzen. 
 
  
 
Ze zoragarri, ze maitagarri 
 
sendia olan ikusirik, 
 
bere aitaren ingurutxuan 
 
bete-betean baturik. 
 
Nere ustean amaika aldiz 
 
batuko al gara olanik 
 
gure aitaren gorputzak bai dau 
 
ondiño osasun beterik. 
 
  
 
Eztaukat, aita, nik gaur berbarik 
 
nere poza erakusteko, 
 
nere barruan dagozan gauzak 
 
argi-argi azaltzeko. 
 
Milla esker, aita, dodaz zuretzat 
 
txikiena nazelako, 
 
arnasa apur bat daidan artean 
 
etzaitut iñoiz aztuko. 
 
  
 
Gaurko egunez nere zorion 
 
onen-onena zuretzat, 
 
olako eguna bai yakulako 
 
guztiz pozgarri guretzat. 
 
Eta orain nik eskaritxu bat, 
 
baña eztala niretzat: 
 
biotz-biotzez eske dautsuet 
 
txalo bero bat beretzat. 
 
  
 
Bilbo'n 1967-2-26. 
 
  
 
              
              |