L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1968 III-IV Uhaina (1968-uztaila/abendua) —Hurrengo artikulua




 

 

Lore berriak

 

Piku

 

(EUSKERAZALEAK taldeari)

 

Lore berriak,

        usai beteak.

        Lore gazteak,

        Euzko loreak.

 

Ixilik zeuden Aitor zaarrak

erne zituten pipil xamurrak;

sorgor luzean, guda gaberik

lo-ta-zapaldu euzko gogoak.

Espetxe illunak bildurturikan,

arantzez bete, lore ezeak;

odolez jantziz askatasunak

piztu zituten lore urdiñak.

Baiñan ez dira mendian jaio

oraingo lore ta gogo miñak;

guda zaarren ondarrak dira,

lora gorriak, burni semeak.

 

        Lore berriak,

        usai beteak.

        Lore gazteak,

        Euzko loreak.

 

Itxartu aberri, jaso begiak,

malkoak kendu... ordun bezela...

Euzko usaia kaletik dator

basati, sakon, berriz jantzia.

Bide guztiak alaitu ditu,

argiz intzatu biotz itunak;

itxas ertzeko apar antzeran

muñez erotu itxaropenak.

Nere biotzan aragi ustelak

gaba luzean izarrez bete,

argitu dezan berpizkundea

euzko gogoan, aberri lore.

 

        Lore berriak,

        usai beteak.

        Lore gazteak,

        Euzko loreak.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.