Poztu gaitezen
B. Gandiaga
Poztu gaitezen
au zoriona!
euskal kulturaz jabetu da mundua,
gizon argiak,
biotz garbiak
ikus dute gure gauzen baliua.
Mundu zabalean
nai dute jakitunak
euskal-kultura
berpiztu ta bizkortu
ta gure artean
kultura zaleak
poztutzen dira
ta saiatzen.
Bai berri alaia
gure erriarentzat
gure kultura
goi-goian ikustea,
jaso dezagun
kultura ain ederra,
gizon aitortu
al gaitzaten.
|