|
Euskera degulako
B. Gandiaga
Euskera degulako
biotzetik maite
gogor egin maite
euskeraren alde.
Entzun bear dutenak
entzun nai badute
euskaldun nai ditugu
eskola ta kale.
Euskeraren bizitza
kanta zagun alai,
euskera dala-eta
egin nai degu jai,
opa dezaizkiogun
millaka urte lasai;
Euskalerriarentzat
euskera degu nai
Jarri dezagun modan
euskera kalean,
lagunei erakusten
saiatu gaitean,
Euskera beti alai
ibilli daitean,
euskeraz egin zagun
jolasbitartean.
|
|