L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1969 I-II Udaberri (1969-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Pakeari

 

B. Gandiaga

 

Pakea zuan izan

munduak bixtan.

Aurrak pozik ziran

egun artan.

Gizonak armekin erten ta

pakea iges joan zan.

 

Zergatikan ote ziran

pakea erakartzera

gizonak armaz atera?

Goazkion arma gabe

iges joan dan aldera

itzul dedin eskatzera.

 

Goazkion arma gabe

gizonak beren andrekin,

ezkongaiak alkarrekin;

egin dezagun alegin

bizi izan dedin gurekin,

gure aurren amesekin.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.