L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1969 I-II Udaberri (1969-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Euskera lege

 

B. Gandiaga

 

Euskaldunak

zor bat daukagu

gure aurtxoekiko,

zor aundi bat ala ere

Euskera.

Euskaldunak

zor bat daukagu

gure auitxoekiko

zor aundi zorpekoa.

 

Gure aurrak

kalean

eskolatik irtetzean,

mingaiñetan

euskera dutenean

garaia.

 

Euskaldunak

zor bat daukagu

gure aurtxoei gure

euskera uztekoa.

 

Garai artan

—ai laister balitz!—

gure aurrak euskeraz

kalera irtetzean,

kalean;

Euskaldunak

garai bat degu

euskera kalez-kale

daneko garai aura.

 

Gure aurrak

kalean

eskolatik irtetzean

mingaiñetan

euskera dutenean

garaia.

 

Euskaldunak

zor bat daukagu

euskera kalez-kale

daneko garai aura

garai aura.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.