Katu arlotea
Ilintxolazabal
Zer duk, miauka ibiltzeko,
nere kaleko katu beltza?
Sabela betetzea, ez aldek
orain, len bezin erretza?
Atarietan zeuden ondar-ontzi
zalea izanik, aietan i ase.
Naiz-ta amaika aldiz uxatu,
urbiltzen itzan berealaxe.
Baño ¡ai! katu arlote-biurria,
oraintxe izurra aute ederki
etsi eziñik, egunoro emen aiz,
ta ondar ontzirik ezin dek arki.
Gaur ere, goizeko seiretan,
ate aurrean billatu aut negarrez.
Gaixoa: kale-xagu eizean egin
bearko dek, gosean indarrez!
Bada, Udaletxeko agintariak,
kaleak garbi euki-nai ortan,
agindu ditek, ondar-zikiñak,
sartzeko plastikozko zorrotan.
Nere ustez, etxerik ez dek,
eta kalean abil jaki billa:
Ire bizikera miro orrekin,
Jaungoikoa errukitu dedilla!
Zuen asabak, arro-arro egiñik,
sutondoan, lo egiten zien lasai.
Gaurdanik, eme berrietan,
iñortxok ez zaituzte nai!
Beñola, saltsarri ta burniakin,
gizonak, asi zituan etxegintzan.
Geroztik, zulakintzan egiteko,
xaguak, ortztxo bigunak izan!
Gizadia ari duk asmakizunez
ornitzen. Ta orra zuen ondamena.
Aurrerapena, zuek, ezin txalotu,
ikusiaz, jakintsuak, egin dizutena.
|