Amenazua
J.M.Z.
Elur artean
ez da ostorik ikusten
zeren eta ez da haritzik zelaiean.
Pausoak eta pausoak.
Ikatz autsez zikinduak,
burdin saldaz zulatuak,
militarren botak markatuak,
tradizionalistak,
eta gorriak;
eta oinutsik
zenbait,
txikiago,
illaran-illaran,
luzeeran
gehiago
ta txikiago;
eta ugari
pasa ziren
azkenerako
pauso
txiki,
motz
eta ugariak.
Elur artean
pauso marka
gainera igoak,
luze,
melar,
xume
ta igar
Traian Koruga
ta Kijoteak
zioten,
pentsalari zorrotz
oinuts pausozko
pedestal zabal baten gainetik:
«Ez diagu
ia
gizarterik behar».
Eta Santxok azpitik:
«noski».
Joham Moritzek errepika:
«Zoaz
hesietara;
ikaragarri
maite zaituzte
dorretako polako txakurrek».
Mendi zaharrean
ba ziren
elur pila batzuk
jolas arratsalde batez eginak.
|