L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1969 I-II Udaberri (1969-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Mutil

 

Egieder

 

Mutil lerdena. Egia zan...

Ta egia maite eban

zuzentasunaren indarrez.

Erria asko maite dot,

neure gurasoengandiko

aberria.

Izerdiz,

nekez,

odolez

landu eben gurasoak

niri

emon eusten

sort-erria.

Euren bizia,

aren etorkia,

lur onetan

artu nituan.

O lur, zar, zindua!

Gurasoen maitasunez

bedeinkatua,

anaien odolez gorritua!

 

Mutil lerdena! Egia zan...

Erri bizia da...

norbere aberri

amodiotsua.

Zuzentasunez,

eskeiñi eutson

bere biziaren garra.

Sua zabaldu zan,

biotzak berotu.

Gaztedi barria

amaren oiñetan

dago

tinko.

 

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.