Zugaz
Egieder
Gazte, zugaz oroitzen naz.
Bildur bage.
Egia autortu dozu,
beti.
Egiak eroan zaitu
taju ortara
egun gorrian.
Bildots bat dakust,
orain,
otso amorratu artean.
Azeriak karraskadaka,
gizonak ao-miñez
iraindu zaitue,
leoiak asi dira
orroaka,
euren gorroto guztia,
edenez,
guzurrez,
zure gain
ixuri arte.
Nork lagundurik
ez zenduan
zeure egi
ta
zuzentasuna
izan ezik.
Baiña oroimena
lurperatua dago.
Ta zu egiaren opari.
Maitasun baten aldezlari...
Ta zure izena
betiko
geratuko da
Euskalerriaren
biotzean.
|