L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1969 I-II Udaberri (1969-urtarrila/ekaina) —Hurrengo artikulua




 

 

Gabon agurrak

 

J.M. Etxaniz

 

        Gaztia nitzanian, nere errian, Elgoibar'en, eta Elgoibar'en bezela beste erri askotan, abesten genduan GABON AGURRAK.

        Onek gabon agurrok ziran erri geienetan diferentiak, au da, bakoitzak zituzten bere abesti ta kantak.

        Abesti onek nunbait bazetozen urte asko atzetik, zergatik gure euskal-folklorista, Lekuona Jaunak zion ba-zirala bosteun urte zituztenak. Orregatik deitzen ziran «kopla-zaharrak». Ez ziran, geienian, izkuntz landu ta txukunakin egiñak; baiña, ori bai, erri bakoitzian, oso maitatuak.

        Ta etzan bere eginkizuna, oraingo Villanzikuen antzera, Jesus'en jaiotza goratzea, baizik zeukaten bide bezela erriko jendea agurtu ta alaitzea.

        Ori da. Agurtu ta alaitu kristauen jairik aundienak. Gabon egunak.

        Lagun batzuek alkartzen giñan eta, Santa Ageda'ko errondan bezela, gure «kopiaria» genduan. Onek aste zituan kantak, eta guk erantzun.

        Sarritan, ori bai, izaten zan Belen'go jaiotza, baiña izaten zan errondan etorrera agertzeko.

        Koplaria asten zan agurtzen, lenengo etxe-jaunari, gero etxeko-andriari ta gero seme-alaberi; oneri laburtxuago, politak ba'ziran batez ere.

        Elgoibar'ko folklore'ko gabon-agur bat orain abesten ez dana da Azkue jaunak batua, bere liburu «Cancionero Popular Vasco»an. Ona:

 

                Ai! au gabaren preziosoa

                Jesus jaio da Belen'en

                Etxe onetan sartu otedan

                Billa gabiltza beraren.

 

                Belaunikoka Juan giñaden

                Nazaretikan Belena

                Geuk adoratu bear gendula

                Jesus Maixua lenena.

 

                Ama geureak, geure belari

                Kaikua-esne bildurik,

                Epel-epelik, giro-girorik

                Artu baleio gusturik.

 

                Or goitik eta berañokoan

                Artzai zarraren saltoak!

                Bildots andia lepoan eta

                Altxa eziñik orpoak...

 

                Erdiok gara olagizonak

                Beste gara erdiok arotzak;

                Limosnatxo bat egitekotzat

                Bigundu bitez biotzak.

 

        Beste kopla bat zan:

 

                Urte berri berri

                Txarri belarri

                Otarra bete gaztaña

                Ta gañian lukainka bi.

 

                Sanmikolas koronado

                Konfesor es muy ondrado

                Ale, ale, alegria

                Todo el mundo alabaría.

 

                Aqui estamos cuatro

                Cantaremos dos

                Una limosnita

                Por amor de Dios.

 

                Aingeruak gara

                Zerutik gatoz

                Poltzia bete degu, baña

                Eskean gatoz.

 

        Asko arrituko dira San Mikolas azaltzeakin, baña ez dauka batere arritzekorik. San Mikolas, batez ere Bizkai-Gipuzkoan, oso agurgarria ornen zan. Ta ez bakarrik ori. Bere egunean, Abenduan 6'an, bizkai-gipuzkoarrak bere kantak abestu oi zituzten.

        Beste motibo bat arritzeko izan liteke: «aquí estamos cuatro / cantaremos dos», baña ez da ola. Euskaldunak beti izan omen dira argiak, eta kanta onetan ere orrela argitzen dira. Nola erronda oneri etxekoandriak geienetan «agillandua» ematen zion, kantariak esaten zuten «aquí estamos cuatro» jakin azi eraintzeko emantzalliari, bik abestu arren, lau zirala artzeko. Jakiña da beste biok batzalle ibiltzen zirala.

 

        Beste kanta bat zan:

 

                Urte berri berri

                Daunak ez daukanari

                Nik ez daukat eta neri

                Kantaretan bat

                Mallaretan bi

                Ekatzu agillando

                Jaungoikoagatik.

 

        Orain dala une batzuek, nere adizkide maite Ezenarro'tar Luis Maria'k gaur Donostiko apaiza, idatzi zuan oso lan poli bat Gabon agur onen gañian. Nere au baño askoz obeto egiña. «Una lanza en pro de nuestro folklore» izentatzen zuan. Ta lan au asten zuan itz onekin: «Ya no se cantan». Ta bukatze zeban: «¿No hay por ahí un grupo de jóvenes generosos (elgoibartarrentzat) que se decidan a entonarlas en la proxima Nochebuena?»

        Eta nik, elgoibartar Ezenarro jaunak bezela, bukatzen det: «Ez da iñor Elgoibar'en Gabon-agur onek abestuko dituanik?»

        Bai. Elgoibar'en badira bi gizarte edo soziedade, bata «Ongarri» ta bestea «Baltasar». Danok dakigu zer lan egiten duten eusko-folkloriagatik. Santa Ageda'ko erronda, dantzariak, pelota txapelketak...

        Orretxek emango digu poz aundi bat. Nere pentsamentua au da beintzat.

        Ta ori orrela egiten bada, euskaldun guziak eta batez ere elgoibartarrak eskerrak emateko derriortuko gara.

        Dana izan dedilla euskal folkloriagatik, eta entzun daigula gure erriko kaletan aspaldiko GABON AGURRAK.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.