Kantuz eta Itxaropenez
Markue
LXII
lorez loretsu maiatza aurten.
lorategira begira
begiak.
urrutietan nire gogoa:
laiñuak
iretargia
eguzkia
ta
izarrak
baiño
urrutiago;
gauza
guztien
Egilleagaz
nengoan
eta
bere
edertilari-biotzean
maitatu
neban
LXIII
burrukea baiño bake geiago
ekarri dautsazu
nere gogoari,
Teilhar:
gerrarik ez, bakea bai,
eta itxaropen aundi bat
bake orregaz batera.
Teilhar-ek egin nau olerkari
munduaren etorkizuna be olerkia da-ta.
eskerrak jaun goiko
jaun egille
jaun betiko,
Teilhar de Chardin-egaitik
LXIV
limosnaz eruan nabe
limosnaz ekarri
limosnaz jan dot
maian
erregekumeekin
au gizonaren ustazuna!
zeozer naizala
uste izan dot
xixtako itsu batean,
baiña
lengo-lengoa
naz
ni
orain
be.
LXV
eun milloi izar gorri
itxaso baltzaren ganean.
suzko aizea
arimea erretan.
basoko zugaitzak be aspaldian erre ziran
burdiñezko txoriak
egaz egin ebenean
gure zeruetatik
laster asiko dira irikiten itxasoko olatu zuriak.
zoroak bakarrik geldituko dira
negargarrizko zigorketa au ikusteko.
LXVI
itxasoagaz maitemindu zalako
bizi izan zan beti itxasoan.
ez eban gura izan etorterik
barriro
bere jaioterrira.
olatupeetako ondarretan
gelditu zan, azkenean be,
betiko loa egiten.
LXVII
pozik bizitearen sentimen egokia
gaurko bierregun-astelena.
alaitu egiten dau ingurua eguzkiak
udabarri barriaren susmu argiagaz.
edurrak egotea be baleiteke,
urriñetako
mendietan.
edurrik ez emen, egun
eder
eta
zoriontsuak jatorkuz
ezaugarri
illunen
artean
bizi
bagara
be
gaurko
egunetan.
LXVIII
badakit: zure landetan ezta egongo suge txarrik.
bigun, ezti eta eme
izango da dana or.
egotaro ta egotarri.
ez da miñik izango.
oiñazeak joan ziran betiko ortik
azken bako zorlon unea
izango da. azkenbako poza.
LXIX
otoitzez eta loreen izkuntzan
kantauko deutsagu
kantu bat.
ondo adituko deusku berak.
gure omenaldi apal eta garbiaren
asmo ona ikusiko dau
goietatik.
euskal arimadun omenaldia
lazkauko euskal jantzi-baltzdunen eleizan
LXX
urregorria agindu euskuen
eta benetako urregorria zala
emoten eban
une aretan
askozaz be obeagotzat daukat gaur
mendiganetako bakartadeetan artzen dodan arnasa garbia.
edo il ziran
benetako
lagun
zintzoen
gomutea
|