L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1969 I-II Udaberri (1969-urtarrila/ekaina) —<oler2748>




 

 

Poeta zer dan

 

O.

 

        Oian itxia, noski, poetaren barrutia. «Betiko zezena toreatzen» irakurri neban lengoan, Zeruko Argia'ren orrialdeetan. Amar poeta gaztek izenpetutako lan laburra dogu. Poetak gaurkoa ta betikoa izan bear dan, Baudelaire dogun lez. Erosotasun «paketsu jostagarria berriz ez da iñoizkoa», diñoskue. «Erosoa izan behar da, bai, baiñan gaiari loturik, ez hor nunbaiteko ezti-gozozko erosotasun faltsu baldar batekin». Egi biribilla!

        «Literatura —darraie—, poesia eta artearen prozesoak oso dira konplikatuak, zer esanik ez. Balegoke hor zer esana ez zer ikutua, zer aztertua. Baiñan orretarako izpiritu irikia behar da eduki, apur bat bederen. Sozial gaiak eta literatura konprometituaren arazoak oso inportanteak dira. Bestalde, literatura klase orren kontra egon liteke bat, arrazoi osoarekin gaiñera; baiñan postura aurrerakoi batetik, ez atzerakoietik. Literaturaren funzioa, gure ustez, artearena bezela, egiaren eta errealitatearen aztarranik izkutuenak agirian jartzen saiatzea da. Sakoneraiño jeixtea edo sakontasunari iraulka bat eman eta izkutukoak agertzea; bi hitzetan esateko, egiaren billatzea. Pertsona konkretu baten goraberak eta barrunbe illuna literaturaren gaia izan ditezke. Sozial arazoak ere bai, beren konplejitate argitu beharrezkoekin».

        «Poeta ez da —diñoe azkenik— sermolaria, poeta baizik. Sermolariak beste batzuek dira; "herriari hitz egin behar diot" esaten duten hoiek, alegia. Poetak berriz herriaren kezkak adierazten ditu, herriaren abotsa da; herriari bere bideak argitu eta zabaltzen dizkio, golpeka edo xamurki, al dan bezela. Gizona osatu».

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.