|  
              
               
  
 
1969'ko Olerti-Eguna eta Sariketa 
 
  
 
        OLERTI'k, bere txikian, aurrerantza dagi zapart. 
 
        Oraintsu irakurri dot Saizarbitoria'k Z. Argia'n diñoan au: «Gaurko euskal literaturan poesia da nagusi, nagusi kalitate ta kantitate aldetik». 
 
        Eta, egiari berea emon nai ezkeroz, ele-eder sailleko aurrerakuntza ontan ba-dau gure aldizkariak bere arrobidea, edo zergaitik burua tente erakutsia. Amargarren urtean doa, beti aurrelari, euskal poesiaren zelai zabalean zear. 
 
        Baiña ezta aldizkaria bakarrik. Olerti-egun gartsuak be eratu izan ditugu, urtero urtero. 
 
        Aurten be, beraz, aurrera ekin bearrak eraginda, beste urteetan lakoxe eguna jaituko dogu, J. lagun. 
 
        Noiz? Kristo Erregeren egunean; au da, Urrillaren azkenengo igandean, 26'an. 
 
        Olerki-sariketa onela antolatua izango da: 
 
        I. Poesi liriku bat: edozein gai ta luzera: 1.000 laurleko.
 
        II. Poema bat; berau osatzean gure edestiko gertakariren bat arrotuko ba'litz, askoz obeto: 1.000 laurleko. 
 
        III. Amar alegi txiki; ipuin txikiak, bertsoz borobilduta: 500 laurleko. 
 
        IV. Bertso-sail txikia; amabi bat bertso barri, lau-bost ahapaldi bakotxak: 500 laurleko. 
 
  
 
Oarrak: 
 
        1) Maikoak: N. Etxaniz, E. Erkiaga ta A. Onaindia. 
 
        2) Noizko bialdu lanak: iraillaren 30'rako. 
 
        3) Zelan bialdu: a) Makiñaz naiz eskuz argi idatzita; b) Lan bakotxaren buruan zein gairako dan aitzen emoten dauan zenbakia jarri; d) Poesi edo sorta buru naiz oiñean ez ipiñi egillearen izenik; e) itz berezi batzuk jarri ezaugarritzat, eta ondoren, estalki txiki baten barruan, egillearen izen-abizen eta zuzenbidea daukazan txarteltxo bat sartu; estalki au itxi ta, lanarekin batean, aundiago baten barrean bialdu. 
 
        4) Bialdutako lanen jabetza: Sarituak, OLERTI'renak izango dira; besteak be, ortarako aiña diranak beintzat, berak algitalduko ditu. 
 
  
 
              
              |