Liburu barriak
Egunetik egunera orduen gurpillean. Ona Xabier Lete'ren olerki liburua, barruz ta azalez txukuna. 118 orrialdetan, 36 poema ditu guztiz. Ez ditugu edozelangoak, sentikor egiñak baiño. Gure erria ondo ezagutzen dau oiartzundar gazte onek, bere kezka ta gorabera guztiekin. Eta orreik kantatzen ditu, gartsuki.
Españi'ko olerkariak euskeraz. J. Anjel Etxebarria, ezaguna dogu euskal literaturan. Pitxi-zale nunbait. Eta or-emengo izkuntzetatik kimatuta, pitxirik bikaiñenak eskintzen dauskuz euskeraz. Oraingoan be orrela dagi Españi'ko olerkaririk onenen lanak, R. Alberti, D. Alonso, R. de Castro, Gerardo Diego, Garcia Lorca, J. R. Jimenez, A. Machado, E. Markina ta abarren lanak eskintzen dauskuz, erderaz eta euskeraz. Tralogarria, benetan, dagian lana.
Tomas Meabe'ren 14 alegi. Gabriel Aresti'k 4 izkuntzetan osoturiko liburu apaiña. T. Meabe bilbotarrak erderaz egin ebazan alegiak euskeraz, gaillegoz eta katalanez dakaz, euskerara G. Aresti'k, gaillegora Xesus A. Montero'k eta katalanera Ricard Salvat'ek itzulita. D. Blanco'k jantzi dau marrazki apiñez.
Muxugorri. Egaña'tar Gotzon, euskal idazle goxoak, aurtxoentzat egiñiko liburu txukuna, Muxika'tar Arantzazu'k marrazki ugariz dotoretuta. Euskera ikusiz ta irakurriz ikasteko, atsegingarri izango yake ziur-ziur euskal umetxoai. Tarteka ba-ditu olerki txanbeliñak be.
Izar baten dirdira. Oraintsu, Donostia'ko liburutegietan begi-luze nenbillela, azal urdinska egin-barri batean izarra erakusten dauskun idazti batekin topez egin eben nire begiak. Erosi neban. Moja baten bizitza da, Andoain'go Berrozpe etxean gaur Ikastetxe dogu 1843'an jaiotako Ama Kandida Maria'ren bizitza. Onen alaba batek bizi-bizi idatzia dago. Txakurrenak esango dabez, gero, mojakaitik!
|