Ezetza
Igotz
«Ez, ez» diño umeak,
ixillaren erdian.
Zer emon dautsazu,
ama, ume txikiak
ixillaren erdian
ezezka jarduteko?
«Ez dot izan nai
aitaren antzeko».
Zer ikusi dau, ama,
umetxo toles-bakoak,
bere aitaren kideko
ez dauala izan nai
orren setati esateko?
«Ez, ez dot artu nai
zuk emondako saria».
Zer emon dautsazu,
ama, zeure umeari,
ez dauala zuk emonik
artu nai autortzeko?
«Ez, ez» orreik oloka dagoz
ixillaren miesa gorrian.
Utsik daukaz eskuak
eta ez ditu bete nai.
«Ez» diño gauak, «ez» egunak.
Zer dau zure semeak, ama,
orren tematsu ukatzeko?
Gau balizaren erraian
danban ikusi dau aita,
amari zital ziñuka,
zantar biraoka...
«Ez, ez dot nai diño umeak
aitaren antzeko izan».
|