L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1980 (1980) —Hurrengo artikulua




 

 

Garbiak

 

Luis Arostegi

 

Aratz-garbiak zare:

berez-errez dozue

 

ontasunaren siñiste.

Alai-garbiak:

mundu on-zabala,

amaibako orain-geroa,

zeuona dozue.

 

Eguna langoak,

argi-garbiak zare.

Nondik argitzen zuek ez jakin,

eta bizi nare-garbian

barru ta kanpo ez berezi.

Argi orren zorionak

urrindik eta ain indar-ezti

dei dagi.

 

Baiña gugan ez zuen argirik.

Leen-geroz gogo-illun,

maite dogu bakarrik, maite,

garbi zoli orren

izpi larriña.

 

Pozez-triste dakusgu dei

ezkutu-garbia,

eta bagoaz-edo, billa,

nora ez jakin.

 

Wolkersdorf, 1980

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.