L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1980 (1980) —Hurrengo artikulua




 

 

Bideak...

 

Aurre Apraiz

 

Bideak!

Bide odolduak!

Sastrakaz estalitako

zidor estuak!

Odoletan dabil gizona

ogi-txatal baten billa...

Argi dakus inguruak

ardurabageko barre-zantzoz

—naikeriz moxkor—

zentzu-atsegiñetan,

bizitzeari abeska.

Ta beste aldera begirada tamala egiñik

aurrera doa, gizona,

sasiz odoldurik,

biotza uts-utsik

eta sabela utsago,

gogoa bete, ta sabela ase guraz,

ogi ta egi-txatalen billa,

indargetuta.

 

        Bideak!

Gizonak gizonak

ilten diarduen

bide ausiak.

Gosekillen odol-izerdiz

eta asetuen belbillen autsez

zikindutako bide tristeak.

 

Eta bide orretatik doaz guztiak:

Batzuk izerdi ta odolez busti,

ta besteak nasaikeriz orniduak.

 

        Bideak!

Bide negargarriak...!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.