Gaitezan biozdun
Aurre Apraiz
Iretargira begira
dago jakituria,
ta gure Errian asi da
urrituten garia.
Batak ten, besteak bultza
larri laboraria:
Arloak gitxitu eta
enparanak keizpea,
nai ta ez aldatu bear,
askok, bizipidea.
Jauntxuak baso ta landak
illetaz jazten dira.
Euskalerria'ren azken
-egune eldu ete da?
Zutun, anaiak, ez mintzo,
ekintza-aldian gara:
Biotz-bageen kolkarkeriz
eun Erri amillera.
Izakera gal ba-daigu
zetako bizi gura!
Leengoa da eguzkia,
baita gaben bakea.
Munduaren aldakuntzaz
urduri gizadia.
Gogai-bako ibilleretan
barru utsaren nekea.
Biotz-Ikaren zelaian
bearkunen saria:
Geldoen azal argiak
biotzean zauria.
Il-eresia basoan,
urjan poz ustela.
Geroaren ametsa itun
lugiñak galdu-ala.
Diru-zaleai ez dautse
betezkero sakela.
Sabeltzaiñak lo, asetu
daienean sabela.
Gaitezan biozdun ta argi,
ondatuko bestela.
|