L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1980 (1980) —Hurrengo artikulua




 

 

Otoitz apurrak

 

Olabeaga'tar Iñaki

 

Zure gogoak beti errukiskoak dira,

orregatik pakean dut nere arima.

             Aula askotan,

             pekatari izan.

       Zugan itxaro dut.

Gaur ere uste osoz dei egiten dizut.

 

«Sinisteak sendatu zaitu» zuk diozu.

Fede osasungarri ori nigan sortu.

             Soñekoa ez,

             zu, ikutu det

       mingaiñ ta biotzez.

Altxa ta goratuko zaitut zorion betez.

 

Ta zure mendean egonago nairik,

nexka illeri lez, eldu eskutik niri.

             Kanta aoan,

             egun osoan,

       goretsiko zaitut.

Esker onak beti emango bai dizkitzut.

 

                 * * *

 

Bai, Jauna, Zuri errukia dagokizu;

orrela nere itxaropena zara Zu.

             Nere otoitza,

             Biotz damutza,

       barruko diadarra

auspez daukazun pekatariarena da.

 

Lur ontan igesleku ta indar zaitugu,

ekaitz ta burruka gogorrak bai ditugu;

             Erruki iturri,

             gure egarri

       gaur itzali zazu,

zure biotz iturriko odola artuz.

 

                 * * *

 

Kristo, ben-benetan Jainko ta Jabe!

Arren, betor gugana zure aginte.

             Zabal egia,

             eman pakia.

Danok artzen degu zure legia,

sinismen zintzoaren oiñarria.

 

Euskal-erri oro gaixoak emen,

aitortzen zaitu biotzen Errege.

             Zu errege nai,

             oiu danok: bai!

Bildu euskal orok zure mendean,

bizi gaitezen alkarte batean.

 

Bai, Jauna, Zu zaitugu gure Errege;

beti bizi nai degu zure menpe.

             Emen lurrean,

             ta zeru goian,

gure eresi ta kantu guztietan:

Aupa! Gora Zu orain, betieran.

 

                 * * *

 

Zure aldare ertzian nauzu negarrez,

Judutarrak Babiloni'ko erbestian lez.

             Nere Bizia

             dut ikusia,

       eroriz betia.

Pekatua dut nere zoritxar aundia.

 

Gogora ezazu aur oni eman itza;

Bertan dut nik itxaropide ta bizitza.

             Ark poztuko nau,

             Zure aurrean gaur,

nere gogoko girña magurrak zuzenduz

lasai biziko naiz, nik zu, zuzen serbituz.

 

Erritar oroen begiak zai dauzkazu,

Zure errukia noiz ematen diezun.

             «Zure erria

             duzu bizia»

       orain entzun nai du.

Ta beti betiko izango da fededun.

 

                 * * *

 

Sinisten dut bai, Zu zera nere osasun,

ta betiko nere Jaungoiko alguztidun.

             Zure belarri,

             arren, iriki

       gaurko otoitzari.

Zure grazi lagun, egin ni gizon berri.

 

Zure egi ta santutasunez ni jantzi,

ez bait dut entzun-gor egin zure deiari.

             Mai santu onera,

             eztaietara,

       bai nago deitua.

Jainkoaren gorputz-odol artzera noa.

 

Arren ta arren, Jauna, ez ni kanpora jaurti.

Or, illun beltza, negarra bai dago beti.

             Asko deituak,

             gutxi autuak

       dirala, diozu.

Autuen artean arki nadilla egizu.

 

Eukaristi bedi nere osasungarri,

Ezbear guztiak aienatu nigandik,

             ta lotuko naiz

             gaur, orain ta maiz,

      Zure aginduei,

ta ordun bai, izango naiz maikide beti.

 

                 * * *

 

Zure Jauretxe erdian

izan zera errukitsu.

Bataioan egin nauzu

zure naiz derriorregor.

 

Geroztik Zu zaitut Aita,

Aita indartsu, maitekor.

Seme biotza artu dut

zure naiz derriorregor.

 

Eman neri zure griña;

Nere españetan bedi,

Zure gorespen kantua,

poz beterik naizen beti.

 

                 * * *

 

Nere biotz miñ bizia ager nai dizut

illuntasunez betia barrua bai dut.

             Zure erria,

             Euskal erria,

       sinismena galdu,

ta zure Eleiza baztertzen ikusten dut.

 

Ala ere zu, beti-betikoa zera.

Ezer-ezerretik atera dezu dena

             Begiak itxi,

             illunpe bizi

      nai dute gazteak;

ezeztuz ta gogor ukatuz zure esanak.

 

Gure aurrekoen fede sendoa zala,

aspalditik sortu zan esaera zarra;

             Gure erria

             fedez betia,

      euskaldun fede dun.

Ez-bai nago gaur ori egi ote degun.

 

Arren, ene Jaungoiko, entzun biotz onez,

gure gaurko otoi au, su ta garrez.

             Gure erria

             ta gazteria

       zaindu indar guztiz,

deabruaren ekiñaldi guztietik.

 

                 * * *

 

Ura zan bai, gizon gaxoa!

Lapur eskuetan jausia.

Lurrian ta zauriz josia.

Laguntza eske alperrikoa.

 

Jauna! lapurrak nun-nai, beti,

Euskal-errian aspalditik.

Sinismen ta euskal-gogoa,

lapurtu dizkigute ziurki.

 

Or gaude lurrian etzanda,

indar gabe, katez lotuak.

Gure aurrean pasa ta pasa,

Gizon aberats ta aldunak.

 

Zugan bakarrik degu uste,

Zu bai zera Samaritarra,

on-ona ta esku zabala.

Ara emen gu laguntza eske.

 

                 * * *

 

Zuregana nai dut jaso nere biotza;

baita Zuregana zuzendu nere otoitza.

             Bota egizu

             barruko izu;

       bedi Zure poza

nere biotz, animaren atsegiñ utsa.

 

Eskale gurientzat erruki ugari

dituzu; itzul nigana zure belarri.

             Zure arnasez,

             bikortu indarrez,

      Zu deika bai nauzu;

Nere barru-gizona berpiztuko dezu.

 

Jainko biziz, bete-bete bizi izanik,

Santu guziekin goratuko zaitut nik.

             Maite erroak,

             fede sendoak,

       guztiz indartuta,

Nere Jaun! zurekin biziko naiz batuta.

 

Gaztedanik nere maixu izan zera Zu.

Zure Espirituaz kristau egin nazu.

             Ez nazazu utzi,

             argal bai naiz ni.

      Orain zartzaroan

Arren, Arren, Jauna! gorde ni arrixkoan.

 

Jaso begiak, Jaungoiko gure zaintzalle!

Izan Kristo arpegiaren begiralle.

             Eder utsa da,

             eder ber-bera,

        atsegin betea.

Or ikusten dezu zure egizko antzea.

 

Begira, baita ere, munduaren ederra,

lore pollitez, txori kantariz betea.

             Arren, iriki

             begiak neri

      dezadan ikusi,

Zuk egin, jarri dezun edertasun ori.

 

Zeruko argiz argitu nere begiak,

ikus dezadan animen eder guztiak

             Zure antza gera,

             graziz beteak.

       Egizko semeak

egiñ giñuzen Elizako bataioak.

 

Zaindu zure Eliza, betiko arduraz,

Buru baten menpean, gu danok batuaz.

             Dezagun danok,

             kristau geranok,

        batasun ederra;

Sinismen bat, Kristogan itxaropen bera.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.