Lau olerki
Julio Barrenetxea
euskaratzailea: Iñazio Berakoetxea
«Aots garbi, bigun, sendo ta egokia, itza ta irudia berri egin ditu zenbait aurrerakoien naas-maasetara jo gabe. Doñu emea maite du, ta or ematen ditu bere iku-aldi xe ta zeatzak, zuurki ta liraintasunez». (Alone, azterlea)
1) Uzta
Arrantzaleak ba doaz
ba doaz uzta-billa.
Zorionekoak zuek,
itxas-lur oldartsuak.
Lurgintza gabeko landak.
Ur eta gatz-alorrak.
Nork erein zitun arraiak?
Nork eraiki koralak?
Izartegi lasaiaren
zaipeko lurraldeak.
Ur autsiaren loreak
nork ote zitun landa?
Arrantzaleak ba doaz
eta kantari doaz.
Beren kantuak ez ote
lore-landatzailleak?
2) Zabuak
Arratsean umez gal-gal zabuak.
Urrun-urbiltzen du gola kulunkak.
Zabu-adar alai ta zainikera.
Dilindan umeak igali eran.
Zeru-muga urdiña jo dute sokak.
Gol zabaletatik datozte aurrak.
Aizea tenk dago, muñoak geldi,
zuaitzak gelbera, ura barerik.
Aurrak damaiote beren ume-indar
ta inguru guztia dator bizira.
Aize, muño, zuaitz, ur bere artan,
zabuari esker jar dira dantzan.
Eragin gaberik ziruditenak
nere baitan dira malabar-jostak.
Eta ni patxadan, amor emanez,
arrats-zabu ontan naiz seaskatzen.
3) Ertz-agoa txirulakin
Itxu-itzalak jotzen du ta
argi dario txirulak.
Dirdiz dagi ertz-agoak
argi-kanturi eskerrak.
Erreaz miña uxatzen da
ta itxuak txirula ketan.
Aren kantua gauean
argi ziztor txuria da.
Eresi negargarria,
txistu-mokoan piztua.
(Zeruetako illunean
pizten da illargi zuria).
Begi-illargiren zuria,
soñu zuridun txirula.
Badu gauak illargia
ta itxuak bere txirula.
Lelo zuriak abestuz,
illunpe-miña uxatzen du.
Goitatik doan illargi
txirula-otsa dirudi.
Ertz-agoa txirulakin,
ta illargi-izpia an kantari.
4) Inguru
Nere amona txikia da ta urruna,
aspaldiko jardunez betea.
Urte-pillaren mugan leku-egiñik,
nere aitaren asialdian.
Kaxkarra da, errixka baten antzera,
ta argandik irten zan egun batez
nere aita, bere musika txortarekin
mundu-bazterrak ingura naiez.
Erriz-erri ebilli zan ene aita
nere billa, urietan zear,
ene amaren bagitan kukuturik
begiztatu ninduen artean.
Amaren begi argien gordeenean
negoen ur-arria bezela.
Eta ene aitak bere bizitzako
aalegiñik xamur, errexenaz
neke-jolasetara atera ninduen
munduko beste umeekin batera.
Egun batez ene aita abiatu zan
ixiltasunaren lurraldera.
Begiak itxi-itxirik zeramazkien
eta otz gorria eskuetan.
Arrezkero amona or da gelditu
beste munduko zera bezela.
Sar-atera egin oi det errixkara
ames dagidan erauskiñetan.
Gauza illak erne-berritzen diraneko
nere oroimenaren errixka!
Neroni naiz ene aita berarentzat,
itzul bat egin dun ene aita.
|