Umeen lehenengo jaunartzea (1979)
Luis Baraiazarra
Jendez betea dago
Xemeingo eliza,
berak ematen digu
denoi geriza;
oraintxe entzun dugu
Jainkoaren Hitza
berak zuzendu dezan
guztion bizitza,
poztasun iturritik
edaten gabiltza.
Zuk hartu gaituzu ta
zabalik besuak
orain Zuretzat doaz
kantu ta bertsuak
jaio berri ginela
gure gurasuak
Zugana zuzendurik
txikion pausuak
geratu giñen kristau
mailara jasuak.
Gure aldetik dugu
bihotzeko pena:
sarri egin dugula
egoki ez dena;
baiña ondo dakigu
Zu ona zarena
ta eskaintzen diguzu
zure parkamena;
guretzako Zu zara
lagunik onena.
Zure taidearekin
azken afaritan
bihotza maitemiñez
zeunkan igaritan;
zerbait eman nahi eta
ardo ta ogitan
zatoz miragarrizko
Jainko janaritan;
geroztik hortxe zaude
Sakramentu hontan.
Denok sentitzen dugu
laguntza beharra,
zugandik datorkigu
zerutiko garra,
ta horrekin batera
maitasun indarra,
zurekin bizitzeko
biderik bakarra;
ez dugu iñoiz aztuko
oraingo batzarra.
|